XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ta guzti ere aztarna batzu ezagungarri direla ontzat hartu genezake.

Ez dugu hemen gehiagorik esan nahi izan.

Baina badira beste batzu ordea mitoei traszendentzi handia eman ezezik, mitoek herriaren historia eta izaera iaia behartu egiten dutela uste dutenak.

Schelling-ek esan zuenez, idazten du Ortiz-Osés-ek, adibidez, izaera mitikoak historia behartu egiten du, karakter bat edo eredu bat balitz bezala: horregatik, adibidez, Alemaniako nazionalsozialismoa historia soiletik, enpiriatik eta zehaztasun hutsetatik adierazi ezina edo behinipein ulertu ezina da, arioen mitologia bera kontuan hartzen ezpadugu.

Mitologia hauetik bakarrik bait da posible Hitler eta bere lagunak ulertzea, Wotan jainko astakirtenaren (botarate) birjaiotze bat bezala, noski (1) Mundaiz (aldizkaria) 22-23 zenbakian, 1982.

Gure gaurko izaera eta egikizunak euskal mitoetatik (mitoak osorik eduki bagenuz ere) adierazi nahi izatea, gauza arriskutsutzat daukat.

Nire zalantza honelako eraikiduren aurrean hau da: Nondik nora egin ote du, adibidez, Ortiz-Oses-ek bidea?.

Wotan astakirtenetik Hitler-era arte, ala, aldezbeste, Hitler astakirtenetik Wotan-era?.

Wotan-ek Hitler behartu ote du ala Hitler-ek berak Wotan, teoria bateri oinarria jartzeko?.